Argentinako 28 Euskal Etxeetako ordezkariek, elkartrukerako eta hausnarketarako lehen jardunaldietan parte hartu zuten irailean eta urrian antolatutako hiru topaketa birtualetan. “Berdintasuna, Euskal Etxeen kudeaketarako kalitate-elementu gisa” izenburupean, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatu du, Euskadik Argentinan duen Ordezkaritzarekin eta FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioarekin batera. Ekimenak plangintza-esparruetan jasotako konpromisoari erantzuten dio, non helburu gisa ezartzen den, besteak beste, Basque Country marka bat Berdintasunean hedatzea.
Iturri: euskadi.eus