2021eko Euskal Etxeentzako diru-laguntzak

Xedea
Euskal etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
902.305 euro(s)

Informazio gehiago euskadi.eus

Prestazio ekonomikoa

>Kapitulu bakoitzean esleitzen diren diru-laguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, ez da diru-laguntzarik emango.

>IV. kapitulurako (funtzionamendua eta jarduerak) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 30.000 eurokoa izango da euskal etxeentzat, eta 50.000 eurokoa federazioentzat. Gehienezko kopuru hori ez zaie ezarriko euskal etxeen federazioei.

>VII. kapitulurako (azpiegitura eta ekipamendua) emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua

Dirulaguntza zatika ordainduko da:

a) Dirulaguntzaren % 25 ordainduko da dirulaguntza onartu ondoren.

b) Dirulaguntzaren gainerako % 75a, diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100i dagokion gastu guztiaren agiriak jaso eta egiaztatu ondoren.