ARGENTINA
- 123/2021 Dekretua, emakumeen, trabestien eta transexualen aurkako erailketak prebenitu eta jorratzekoa, genero arrazoiengatik ematen diren muturreko indarkeriak osotasunean jorratzeko erakundeen arteko programaren barruan.
- 27.501 zenbakidun legea, kaleko jazarpena emakumeen aurkako indarkeriatzat hartzen duena.
- 27.533 legea, 26.485 legea aldatzeko
- 27.499 Legea, “Micaela Legea”, Estatuko hiru botereak osatzen dituzten pertsona guztiak generoa lantzera behartzen dituena.
- 871 Dekretua, 27.452 Legearen araudia. Horren bidez, ekonomikoki konpontzeko araubidea sortzen da, gurasoa auzipetu edo/eta kondenatu duten haur, gazte eta nerabeentzat, baldin eta gurasoa hilketa-delituaren egile, egilekide, bultzatzaile edo erantzule bada.
- 27.452 Legea, haur eta nerabeentzako erreparazio ekonomikoaren araubidea
- 522 dekretua. Argentinako Kode Zibila eta Merkataritzakoa aldatzen du, guraso-erantzukizuna kentzeko honakoa hauei:
- 27.352 Legea, Zigor Kodea aldatzen duena, sexu-abusua dakarten ekintzak zehazteko
- 27.234 Legeak herrialdeko ikastetxe guztietan, publikoak zein pribatuak, lehen, bigarren, edo hirugarren hezkuntzakoak izan, “Berdintasunean Hezi: Genero-Indarkeriaren Prebentzioa eta Ezabatzea” jardunaldia egiteko oinarriak zehazten ditu, ikasleek eta irakasleek genero-indarkeria prebenitu eta ezabatzeko jarrerak, jakintzak, balioak eta praktikak garatu eta finka ditzaten.
- 26.485 Legea, pertsona arteko harremanak gartzen dituzten esparruetan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, zigortzeko eta desagerrarazteko babes integralekoa
- 26.743 Legeak beren genero-identitatearen arabera pertsonen aitorpena eta garapen askea bermatzen du.
MEXIKO
- Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko Lege Orokorra (azken emendakina 2020an)
- Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko Lege Orokorraren 11. artikulua aldatzen duen dekretua
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege Orokorra
- Pertsonen salerosketa delituak prebenitu, zigortu eta ezabatzeko eta delitu horien biktimak babestu eta laguntzeko Lege Orokorra (azken emendakina 2018an)
TXILE
- 21356 Legeak genero-ordezkaritza ezartzen du enpresa publikoetako eta adierazitako estatuko elkarteetako direktorioetan
- 21212 Legeak zigor-kodea, zigor-kode prozesala eta 18.216 legea aldatu ditu feminizidioaren tipifikazioari dagokionez
- 21153 Legeak zigor-kodea aldatu du, espazio publikoetako sexu-jazarpeneko delitua tipifikatzeko
- 21155 Legeak babes-neurriak ezarri ditu amaren edoskitzea eta hura gauzatzea babesteko
BRASIL
KOLONBIA
- Rosa Elvira Cely feminizidio-legeak (2015eko 1761 Legea) feminizidioa delitu autonomo gisa tipifikatu zuen.
- 1.010 Legea, lan-harremanen testuinguruan laneko jazarpena eta bestelako jazarpenak prebenitzeko, zuzentzeko eta zigortzeko neurriak jasotzen dituena
- 1.719 Legea. Horren bidez, 2000ko 599 eta 2004ko 906 legeetako artikulu batzuk aldatu eta sexu-indarkeriako biktimek justiziarako sarbidea izatea bermatzeko neurri batzuk hartu dira, eta bereziki gatazka armatuarekin lotutako sexu-indarkeriari dagokionez
PERU
- 31.155 Legea, bizitza politikoan emakumeen aurkako jazarpena zigortzen eta prebenitzen duen legea (2021)
- 1.410 Legegintzako Dekretua, jazarpeneko, sexu-jazarpeneko, sexu-xantaiako eta sexu-edukia duten irudiak, ikus-entzunezko materialak edo audioak hedatzearekin lotutako delitua gehitzen eta beste xedapen batzuk onartzen dituena