Emakumeen ahalduntzea kontzientziazio, ikasketa eta eraldaketa sozialerako tresnak lortzeko prozesua da. Alde horretatik, garrantzitsua da emakumeen ahalduntze indibiduala lantzeaz gain kolektiboa ere lantzea; izan ere, ez da nahikoa arlo subjektiboan eta pertsonalean aldaketak egitea, beharrezkoa da maila kolektiboan ere eragitea, sareak sortuz eta gizartean parte hartuz.

Ahalduntzea funtsezko tresna da emakumeek eremu publikoetan parte hartzeko eta, ondorioz, baita Euskal Etxeetan erabakiak hartzeko espazioetan ere.

Parte-hartze hori erraztu eta sustatzeko, atal honetan ahalduntzeko eta Euskal Etxeetan lidergo feministak izateko estrategiak identifikatu ditugu. Bertan, genero-aginteekin eta lidergoaren sarbidearekin eta gauzatzearekin lotura duten edukiak daude, baita jarduera parekiderako lidergo ereduarekin zerikusia dutenak ere. Beste informazio batzuen artean, bloke honetan jasotzen dira Berdintasunerako Eskola jardunaldietan landu diren dokumentuak eta Ahalduntze eskoletako beste batzuk.