Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpaina. Aurten, kanpainaren gaia da neskek, eta emakumeek oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasaten duten gehiegizko presioa: gorputzen nahitaezko “perfekzioa”, ezarritako edertasun-kanon zorrotza, hipersexualizazioa eta haien gorputzen kontzeptualizazio gero eta merkantilistagoa. Lau neskato dira kanpainaren protagonistak, eta, Berdintasunerako sailburuak azaldu duenez, helburua da gizarteari erakustea garaiz gaudela emakumeen hurrengo belaunaldiei beste etorkizun bat eskaintzeko, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabe bizi daitezen, presio horrek asko mugatzen duelako haien bizitza. Artolazabalek adierazi du kanpaina ez dela salaketan geratu nahi, baizik eta itxaropen mezu bat zabaldu nahi duela: “Garaiz gaudela, datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko aukera dugula eta eskaini egin behar diegula”. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian. KANPAINAREN SPOTA