Deustuko Unibertsitateko Donostiako egoitzan banatu dira gaur Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariak. Sariaren IX. edizio honetan hauek izan dira sarituak: Lourdes Verdes Montenegro, senior kategorian, eta Julia Guiomar Niso, gazteen kategorian. Ada Byron sariak babesle ditu Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Microsoft, eta laguntzaile ditu baita ere Innobasque eta Basque HealthCluster. Sariak emakumeek zientziaren eta teknologiaren esparruan egiten duten lana begien bistan jarri nahi du eta I+G esparruko emakumeen bokazioak sustatu.