Emakundek Euskadiko errealitatera egokitu duen NBE Emakumeen “Generation equality” ekimen globalaren esparruan egindako lan-prozesu baten emaitza da Ituna. Ekimen horretan, herrialdeko ehun bat eragile sozial, politiko eta ekonomikok hartu dute parte. Eragile horiek prozesuan hartutako konpromisoetatik, berdintasunaren aurrerapena bizkortzea helburu duen itun bat sortu da, eta honako eremu hauekin lotutako hamar konpromiso ditu: Justizia ekonomikoa, Emakumeen eta neskatoen ahalduntzea, Emakumeen aurkako indarkeria matxista, Haurtzaroa eta nerabezaroa, Zaintza, Gizonen inplikazioa, Trantsizio ekologikoa, Eraldaketa digitala, Emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak eta Gobernu ona.
Iturri: Irekia