Sexu erreproduzitzaileari balio, uste eta jarrera batzuk esleitzen dizkion sistema soziokulturala da. Mendebaldean, emakume bati esleitzen zaizkion kontzeptuak dira goxotasuna, edertasuna, barne-eremua, altruismoa, pazientzia, familia, etab. Eta ezaugarri horiek normaltzat hartzen ditu gizarteak. Modu kontrajarrian eta osagarrian, gizonei esleitzen zaizkien ezaugarriak dira hornitzailea, konkistatzailea, ehiztaria, oldarkorra, espazio publikoaren jabea, etab. Hortik harreman sinboliko desorekatua eraikitzen da; menderatze-dominazio jokoan, emakumea pribatua eta ahula da eta gizona publikoa eta indartsua. (Generoa, Sexualitatea eta Diskriminazioaren inguruko terminoen glosarioa. Amnistia Internazionala-Txile. Genero-kontzientziaren unitatea).
Sexuak bi norbanakoren artean dagoen desberdintasun biologikoari egiten dio erreferentzia, eta generoa, aldiz, eraikuntza soziokulturala da, eta genero maskulinoa edo femeninoa izategatik dauden ezaugarri emozionalak, intelektualak eta portaerarenak zehazten ditu. Sozializazio-prozesua (talde sozial batean sartzeko ikasten diren eredu kulturalak eta sozialak) desberdina da sexuaren arabera; izan ere, eredu (kulturalak eta sozialak) desberdinak dituzte gizonek eta emakumeek, tradizionalki batentzat eta bestearentzat esleitu denaren arabera, funtsean, ezarritako ereduen arabera. Seyla Benhabiben arabera, errealitate soziala antolatu, sinbolikoki zatitu eta esperimentalki bizi den oinarrizko modua da.