Urte askoan zehar, emakumearen aurkako indarkeria txikiagotu eta ukatu egin du gizarteak, eta arazoa eremu pribatuan geratu izan da. Arlo publikoari eragiten dion arazo gisa aitortzea funtsezkoa izan da gatazka sozialtzat hartzeko.
Emakumeen aurka hainbat modutara erabiltzen den biolentzia osotasun fisikoaren eta moralaren aurkako eraso larria da eta pertsona gisa duen duintasunaren aurkako eraso zuzena.
Genero-indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren muturreko adierazpena da eta ez da desagertuko bi sexuen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortu ezean.
Alde horretatik, genero-indarkeriaren prebentzioa ezinbestekoa da diskriminazio sexistaren egoerak gerta ez daitezen, horiek baitira emakumeen aurkako indarkeria-gertakarien jatorria.
Atal honetan bildu ditugu emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinei aurre egiteko baliabideak, protokoloak, materialak eta prebentzio- eta arreta-zerbitzuak.