2021ean martxan jarri zenetik, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko hainbat gairi helduz, Argentina, Txile, Peru, Kolonbia, Venezuela, Uruguai, Brasil eta AEBetako Euskal Etxeetako 100 pertsona inguruk parte hartu dute genero-ikuspegia txertatzeko prestakuntzan eta trebakuntzan. 2024an, gai hauetan trebatutako Euskal Etxeen sarea zabaltzen jarraitzea da helburua, gune horietan landu beharreko gaiak zabalduz.
Euskal Berdintasunareko Etxeak – Berdintasunerako Eskola (Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Eskola) online prestakuntza- eta sentsibilizazio-gunea da, eta, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gaitzeko programak bultzatzen ditu, Euskal Etxeek sustatutako jardueretan genero-ikuspegia nola txertatu aztertzeko.
Ekimen horren helburua da gizarte bidezkoago, ez-diskriminatzaile eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egitea eragozten duten oztopoak kentzen laguntzea, eta horretarako Euskal Etxeek antolatutako jardueren kudeaketan eta antolaketan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko tresnak eskaini behar dira.
Edonola ere, entitateen eta horiek osatzen dituztenen berdintasunarekiko konpromisoa erakutsi nahi da, erakundearen printzipioen eta balioen barruan emakumeen eta gizonen berdintasuna txertatuz.
Lau edizio hauetan egindako prestakuntzari buruzko informazio guztia eskuragarri dago FORMAKUNTZA atalean.
2024. edizioari begira, prestakuntza-proposamen berrien artean, honako gai hauek jorratuko dira:
1. IKASTAROA
Zer esan nahi du gizon izateak XXI. mendean? Gizonen zeregina berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko.
Argentina, Txile, Peru, Kolonbia, Venezuela, Uruguai, Brasil eta Europako Euskal Etxeei zuzendua.
Data: 2024ko ekainak 29.
Iraupena: 2 ordu.
2. IKASTAROA
Berdintasuna kalitatezko elementu gisa Euskal Etxeen kudeaketan (Europa edizioa).
Europako Euskal Etxeei zuzendua.
Data gutxi gorabehera: 2024ko urria.
Iraupena: 2 ordu.
3. IKASTAROA
Berdintasunari eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentzioari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
Argentina, Txile, Peru, Kolonbia, Venezuela, Uruguai, Brasil eta Europako Euskal Etxeei zuzendua.
Data gutxi gorabehera: 2024ko azaroa.
Iraupena: 2 ordu.
Laster, informazio gehiago emango da izena emateko formularioarekin batera.