Joan den martxoaren 5ean, 2024-2027 Ekintza Instituzionalerako Lau Urteko Plana onartu zen, Euskal Kolektiboen VIII. Mundu Biltzarrean ateratako ondorioei esker . Bertan, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunak euskal kulturan duen garrantzia azpimarratu zen, baita Euskal Etxeek berdintasunaren aldeko ekimenak eta balioak sustatzeko egiten duten lana ere.
Hala jasotzen da plan horretan, zeharkako elementu gisa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Euskal Etxeekin berdintasuna lantzea ez da kanpo ekintzaren eginkizunetik at geratzen; alderantziz, bertan aktiboki parte hartzen da, arlo horretan lan eginez eta ekimenak sustatuz.
Horretarako, eta jarritako helburu eta ardatzekin batera, Planak Euskal Etxeetako bizitzan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia jasotzen du.
Helburu hori garatzeko, honako lan-ildo hauek onartu dira:
- Berdintasunaren arloko prestakuntza- eta sentsibilizazio-proiektua sustatzea Euskal Etxeei zuzenduta (Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola) berdintasuna kalitatezko elementu gisa landuz elkarteen ekintzen kudeaketan.
- Euskal Etxeetako koordinazio- eta zuzendaritza-organoetan emakumeek eta gazteek benetan parte har dezaten laguntzea.
- Euskal diasporako emakumeen ekarpena zabaltzea, haien errealitatea ezagutzeko eta euskal gizarte globalaren ekonomia, kultura eta garapenari egiten dioten ekarpena ezagutzeko, besteak beste, Euskal Diasporan Unibertsitate Espezializazioko ikasketen bidez.
Helburu horiek lantzeko, hurrengo urteetan honako jarduera hauek gauzatuko dira:
- Kontinente desberdinetako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza- eta sentsibilizazio-saioak dinamizatzea eta Euskal Etxeek proposatutako gai interesgarriei ekitea.
- Berdintasunaren arloko web atala mantentzea (berdintasuna.euskaletxeak.eus), emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko eduki, albiste eta informazio interesgarriak gordetzeko, Euskal Berdintasunerako Eskolaren ekimenaren barruan.
- Berdintasunaren arloko gaurkotasuneko edukiak zabaltzea Berdin Blai Informazio Buletinaren bidez.
- Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko klausulak eta irizpideak sartzea Euskal Etxeen ekintzetan berdintasuna lantzen jarraitzeko sustatutako laguntza eta dirulaguntzetan.