Urtero bezala, GAZTEMUNDU programaren deialdiak gai zehatz baten inguruan egiten du. Edizio honetan, ardatz nagusia euskal musika tresna tradizionalak dira. Ekimenak proposatzen du euskal diasporako gazte talde bat elkartzea, gai honen inguruko esperientzia berezia bizitzeko, haren dimentsio desberdinak aztertuz eta hainbat alderdi ikuspegi anitzetatik lantzeko.
Aurten, berdintasunari lotuta prestakuntza-saio bat egin du honako izenburupean: “Emakumeen presentzia euskal musika tradizionalean: tresnak eta tradizioa”, Irantzu Garamendiren eskutik. Berdintasunari buruzko saio honek, emakumeek musika tradizionalean izan duten eta duten papera ikusaraztea izan du ardatz, tresnen interpretazioan, jakintzen transmisioan eta tradizioaren zaintzan duten presentzia aztertuz.
Hausnarketarako gune honek ez du soilik ekarpen historikoa aitortzea bilatzen, baizik eta ikuspegi inklusibo bat sustatzea, diasporako kultura-praktika berriak inspiratzeko asmoz.

Horrela, Gaztemunduk bere konpromisoa berresten du aniztasunaren eta berdintasunaren alde, ikuspegi horiek txertatuz mundu osoan euskal kultura zaindu eta zabaltzeko funtsezko eragile izango diren gazteen prestakuntzan.

