Indarkeria matxistarik gabeko gizarte berdinzaleagorantz aurrera egiteko une garrantzitsuan gaude. Horregatik, Gizonok Esan eta Egin kanpainarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu. Emakunderen Gizonduz ekimenari lotuta dagoen kanpaina da eta berdintasunarekin konprometituta dauden gizonezko guztiei zuzenduta dago.
Zer proposatzen dizugu?
- Zure ingurunean berdintasuna sustatzeko ekintza zehatzetan inplikatzea, bai Euskal Etxean, bai kanpoan.
- Eskura dituzun baliabideak eta tresnak zabaltzea, zure eta besteen jarreretan benetako aldaketa sustatzeko.
- Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin modu aktiboan bat egitea, errespetuaren eta konpromisoaren eredu izanik.
Hau ez da amaiera; bidearen hasiera baino ez da. Zeure konpromisoa zeure gain hartzea, denboran mantentzea, etengabe berritzea eta, garrantzitsuena, zure esperientziak partekatzea nahi dugu, beste batzuentzat inspirazio-iturri izan zaitezen.
Euskal Etxeetan, komunitate- eta kultura-gune gisa, gizarte berdinzaleago bihurtzeko transformazio horretan eragile aktibo izateko aukera eta erantzukizuna dugu. Lehen urratsa emateko unea da.
Gurekin bat egitera animatu nahi zaitugu, aldaketaren partaide eta erakusgarri izan zaitezen. Elkarrekin alde handia egin dezakegu!
