Argentina, Kolonbia, Uruguai eta Europako Euskal Etxetako 19 ordezkarik hartu zuten parte iazko uztailean trukerako eta gogoetarako Zer da gizona izatea XXI. mendean? Gizonen rola berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko garaian jardunaldian. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatu zuen Argentina-Mercosurren Euskadik duen ordezkaritzarekin batera eta Emakunderen laguntzarekin, Gizonduz ekimenaren bidez, Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola ekimenaren baitan.
Jardunaldi horretan, egun “gizona izatearen” ideia nola definitzen den eztabaidatu zuten, eta berdintasunari dagokionez izan diren aldaketa sozial eta politikoek gizonei zer erronka eta desafio ekarri dizkieten.
Saioan egindako lanetik eta taldearen ondorio eta ekarpenetatik ideia batzuk atera ziren eta Euskal Etxeek berdintasunaren arloan gizonekin lan egiteko bide-orri gisa proposatzen dira:
- Gizonen aldaketarako gaitasuna aintzat hartzea eta sustatzea eta jarduteko esparrua emakumeekiko lankidetza izatea.
- Gizonek Euskal Etxeetan duten rolari buruzko sentsibilizazio-programak diseinatzea.
- Gizonen kopuru handi batengana heldu ahal izateko testuinguruak identifikatzea.
- Gizon liderrei erreferente positiboak izan daitezen eskatzea, genero-berdintasunaren arloan beste gizon batzuentzat eredu izateko.
- Haur eta gazteen artean jarrerak eta balioak aldatzeko programak sustatzea, eta haiekin esku-hartzeak egiten dituzten pertsonei prestakuntza ematea.
- Gizonek eta mutilek indarkeria mota guztiak prebenitzeko eta desagerrarazteko parte-hartze aktiboa izan dezaten animatzea eta bultzatzea, genero-indarkeriaren kasuan batez ere.
Aurrera egiten jarraitzeko, Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola ekimenetik dei egiten diegu Gizonok Berdintasunean TALDEA – berdintasunaren aldeko gizonen talde berria sortzeko interesa duten Euskal Etxeetako gizonei boluntarioki parte har dezaten gizonei zuzendutako berdintasuneko ekimenetan eta berdintasunaren arloko jarduerak gara ditzaten.
Taldean parte hartzera animatzen denak, mezu bat bidal dezake helbide honetara: berdintasunerakoeskola@euskadi.eus
Zuen zain gaude!!