Lan-merkatuan parte-hartze parekidea izatea du helburu. Emakumeak pixkanaka joango lirateke lan-merkatuan txertatzen, eta gizonen baldintza berdinak izango lituzkete lanean. Asmoa da emakumeak gizonekin “berdintzea” haientzat oinarrizko jarduera izan den arloan. Alabaina, parte-hartze eredu maskulinoak merkatuari eskaintzeko denbora eta ekintza izatea dakar, beraz, denbora gutxi geratzen da pertsonen zaintzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko.