Antolaketa-sistema soziala eta politikoa da eta erabakiak hartzean eta gizartearen arlo guztietan emakumek eta gizonek parte-hartze berdina izan behar dutela uste du, baita erabakiak hartzen dituzten eta gobernuetako organoetan ere. Parte-hartzeko berdintasuna eta gizartea-osatzen duten kolektiboen eskubideak bermatzen ditu. Demokrazia parekidea, funtsean, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua da, beraz, sexu batek ere ezin du % 60 baino gehiagoko eta % 40 baino gutxiagoko ordezkaritza izan. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Lege Organikoak bigarren xedapen gehigarrian jasotzen du ordezkaritza-berdintasuna, eta Hauteskunde Orokorren Erregimenaren Lege Organikoa aldatu zuen, presentzia orekatua ezarriz.
Hauteskunde-formula % 50ean ezar daiteke sexu bakoitzerako, kremailera-zerrendak deiturikoak (formula hori erabiltzen dute Gaztela-Mantxak, Balearrek eta Andaluziak).