Giza eskubideen parte dira eta helburua da sexualitatearen eta erreprodukzioaren arloan pertsona guztiak diskriminaziorik, arriskurik, mehatxurik, hertsadurarik eta indarkeriarik gabe bizitzea. Estatuak bermatu behar du pertsona guztiek aukera izan dezaten: 1) zenbat haur izango dituen erabakitzeko; 2) haurrak izateko tartea aukeratzeko; 3) haien sexualitatea izateko, sentitzeko eta pentsatzeko moduaren arabera aukeratzeko, beldurrik edo lotsarik gabe; eta 4) haien funtzio sexualak eta erreproduktiboak oztopatzen dituzten gaixotasunak eta gabeziak ez izateko (www.amnistiapr.org/educacion/ presentaciones/ glosarioterminos.pdf).