Aldagai baten kategorian gizonen eta emakumeen tasan dagoen aldea da, Emakumeen Tasa Gizonen Tasa kenduz kalkulatzen da. Zenbat eta txikiagoa izan “arrakala”, orduan eta hurbilago egongo gara berdintasunetik (Andaluziako Emakumearen Institutua). Gizonen eta emakumeen posizio desberdinei egiten die erreferentzia eta testuinguru jakin bateko baliabideen, sarbideen eta botereen banaketa desberdinari. Testuinguru batean genero-arrakala agertzeak esan nahi du normalean, desberdintasuna dagoela eta emakumeen kolektiboa dela baliabide eta botere gutxien dituen taldea.