Antolamendu juridikoaren printzipio informatzailea da, bertan txertatzen da, eta arau juridikoen interpretazioan eta aplikazioan kontuan hartu behar da.
Sexuagatiko diskriminaziorik ez egotean datza, izan zuzenekoa, izan zeharkakoa. Sexuagatiko diskriminazioa erabiltzen da pertsona batek edo pertsona talde batek bere sexuarengatik tratu desberdina jasotzen duen egoerari erreferentzia egiteko, eta horrek eragina izango du eskubide eta aukera gehiago edo gutxiagoa aitortuak izateko.