Berdintasunaren, sexuen eta sexuagatiko diskriminaziorik ezaren printzipiotik abiatzen den heziketa metodoa. Hezkidetzak haurrak elkarrekin heztea esan nahi du, mundu-ikuskera kolektiboa osatzen duten munduaren begirada eta ikuspegi desberdinak eta emakumeek eta gizonek egindako esperientzia eta ekarpen desberdinak daudela ulertzeko eta horiek gabe ezin direla mundua eta errealitatea ez ulertu, ez interpretatu. Hezkidetzak esan nahi du sexu bat bestearen gainetik jarriko duten botere-harremanak ez ezartzea, baizik eta emakumeen eta gizonen errealitateak eta historiak aukera-berdintasunean txertatzea, desberdintasunetik berdintasunean hezteko. “Oso garrantzitsua da hezkidetzan oinarritutako eskola eskola mistoarekin ez nahastea Bigarrenak gela berean mutilak eta neskak “nahastu” baino ez du egiten, neskak gizonen munduan sartuz eta emakumeen munduarekin eta historiarekin zerikusia duen guztia arlo akademikotik kanpo utziz. Hezkidetzan oinarritutako eskolak emakumeen benetako presentzia izan behar du derrigorrez -eta ez soilik ikasgeletan- bai hezkuntza-sistemaren eta ikastetxeen antolaketari eta kudeaketari dagokionez, bai irakasleen eta ikasleen arteko interakzioari, curriculumei, geletako programazioari, materialei eta testu-liburuei dagokienez ere” (www.educastur.princast.es)