
Berdintasunerako Euskal Etxeak | Buletina 2. Zk.
Euskal Etxeak Berdintasunerako bidean
Bibiane Schulze-Solano (Alemania, 1998) Athletic Clubeko defentsa, mugak gainditzen dituen talde zuri-gorriaren ordezkari bakarra, uztailaren 3an Alemaniako Selekzioak Parisen 2024ko Joko Olinpikoak jokatzeko eta 2025eko Eurokoparako sailkatze partidetarako deitu zuen, Islandia eta Austriaren aurka.
Argentina, Kolonbia, Uruguai eta Europako Euskal Etxetako 19 ordezkarik hartu zuten parte iazko uztailean trukerako eta gogoetarako Zer da gizona izatea XXI. mendean? jardunaldian.
Berdin Blai Gela doako online espazioa izango da 2025etik aurrera, berdintasunaren arloko ezagutzak handitzeko eta zentroak antolatutako jardueretan genero-ikuspegia integratzeko interesa duten Euskal Etxeetako kide guztientzat.
Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxista oro salatu du eta gizarteari dei egin dio emakumeen aurkako indarkeriari elkarrekin aurre egiteko.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun honetako Adierazpen Instituzionalean, ekintzailetzak eta boluntariotzak euskara biziberritzeko egin duten ekarpena aitortu nahi izan da.
Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – Berdintasunerako Eskola Euskal Etxeen bitartez gizarte bidezkoagoa, ez diskriminatzailea eta parekidea lortzeko dauden oztopoak kentzeko sortu da.