Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak
Berdintasunean, #EuskadiGlobala
Zergatik Euskal BERDINTASUNERAKO Eskola?
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez da oinarrizko giza eskubidea soilik, mundu baketsua, oparoa eta jasangarria eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat ere bada.
Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – berdintasunerako eskola gaur egun gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak Euskal Etxeen bidez kentzen laguntzeko sortu zen.
Izan ere, gure etxeetatik, gure “Euskal Etxeetatik” aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa agerian uzteko erakundearen printzipioen eta balioen barruan txertatzeko.

M8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
“Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen”.
Kanpainak gogorarazi nahi du azken hamarkadetan berdintasunaren arloan aurrerapen asko egin diren arren, berdintasuna ez dela lorpen bermatua, egunero zaindu, babestu eta zabaldu beharreko espazioa baizik.
Honen aurrean, kanpainak esparru guztietan berdintasunari leku handiagoa ematen jarraitzeko deia egiten du: enpresetan berdintasun-planak aplikatuz, soldata-berdintasunerantz aurrera eginez, ikasgeletan hezkidetzaren aldeko apustua eginez, belaunaldi berriak genero-rol mugatzailerik gabe heziz, zereginak eta zaintzak modu orekatuan banatuz, gorrotoaren eta desinformazioaren diskurtsoak salatuz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde eginez eta genero-ikuspegia txertatuz plan, jarduketa eta erabaki politiko bakoitzean. KANPAINAREN BIDEOA>>

Berdintasunerako online prestakuntza
Emakunderen Berdintasun Eskola
Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea
Azken albisteak
Berdin Blai | Buletin Digitala
Berdin Blai Gela
Agenda
2026
- Emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakala: arrazoiak, bilakaera eta onforioak – Data: 2026ko otsailaren 12a / Ordua: 11:30-14:00 / Lekua: Berdintasun Ministerioa (Ekitaldi Aretoa) / Streaming bidezko emanaldia Emakumeen Institutuaren YouTube kanalean
- Maskulinitateak. Gizonak eta berdintasuna: erronkak eta erresistentziak. 1. EDIZIOA – Data: martxoaren 3tik apirilaren 8ra / Lekua: Online / Ikastaroaren hizkuntza: Euskara
- Familien Nazioarteko I. Kongresua – Data: 2026ko maiatzaren 6an eta 7an / Lekua: Europa Jauregia (Vitoria-Gasteiz)
- Teoria Feministari, Sexu Politikari eta Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Konferentzia (ICFTSPHR-26)– Data: abenduaren 5 / Lekua: Barcelona
2025
- Emakumeei eta Generoari buruzko Azterlanen Nazioarteko Solasaldia: “Genealogia feministak: memoriaren harian“ – Data: azaroaren 10, 11 eta 12 / Ordua: Zehaztu gabeko data / Lekua: Granada
- Jardunaldia “‘Laneko arriskuen prebentziotik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea” – Data: azaroaren 5 / Ordua: 9:00-14:00 / Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia
- Online ikastaroa: Irisgarritasun Unibertsala eta Emakumeak: Desgaitasuna eta Giza Eskubideak (4. ed. 2025) – Data: urriaren 13tik aurrera / Online
- Emakumeen zikloak “Ikuspegi integral batetik ulertzea eta laguntzea. Sarrerako jarduera” Data: urriaren 2 / Ordua: 9:00-11:00 / Lekua: Aurrez aurrekoa (COP Bizkaia) eta Streaming
- Jardunaldia “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” Data: urriaren 21 / Ordua: 9:00-12:30 /Lejua: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza. Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 85 (Areto Nagudia) Bilbao / Izena emateko formulario
- Jardunaldia “Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista…” Data: urriaren 8 / Ordua: 9:15-14:00 / Lekua: ELa Bolsa eraikina. Pilota kalea, 10. Bilbao / Izena eman!
- Webinar: Gazte erakundeetan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak eta beste tresna batzuk. Data: irailal 18 / Ordua: 10:00 / Lekua: Online
- Lineako mintegia: “Etxeko indarkerian eta genero-indarkerian esku hartzeko IAren tresnak: AinoAid-en kasua”. Data: Irailak 16 / Ordua: 9:00-10:00 / Lekua: Online / Izena emateko formulario
- Ikastaroa-Maskulinitatea. Gizonak eta berdintasuna: erronkak eta erresintentziak. 2º Edizioa. Data: irailaren 22tik urriaren 28ra / Ikastaroaren hizkuntza: Euskera / Lekua: Online









