Atzo arratsaldean, Berdinsareak urteko lehen osoko bilkura egin zuen EUDELen Bilboko egoitzan. EAEko hiru lurraldeetako 77 euskal udalerri eta Aiarako kuadrilla biltzen ditu sareak, eta, Berdinsarean parte hartuz, berdintasunean aurrera egiteko politika eta ekintza berritzaileenen diseinuaren aitzindari dira, tokiko mailan. Sareak euskal biztanleriaren % 80 biltzen badu ere, euskal udalerrien ehuneko ehunera hedatzen dira haren ekintzak, EUDELek koordinatzen baititu, Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin, Emakunderen bitartez, eta foru aldundiekin lankidetzan baitihardu.
Fuente: Emakunde Aldizkaria – Revista