Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak “Análisis de la asistencia de Urgencias de Psiquiatría y Salud Mental desde una perspectiva de género: Trienio 2017-2019” azterlana aurkeztu du gaur goizean, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza. Aurkezpenean parte hartu dute Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Margarita Sáenz Herrero Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntzan doktoreak eta María Recio Barberok, Neuropsikologian espezialista eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaileak.
Iturri: Irekia