Egun on!
Berdintasunaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazio proiektuarekin lotuta, hurrengo jarduerarako gonbidapena luzatzen diegu Euskal Etxeei, Berdintasunerako Eskolaren barruan. Kasu honetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzeko maskulinitateei buruzko topaketa birtuala da.
Hitzaldiaren izenburua: ZER ESAN NAHI DU XXI. mendeko GIZONA IZATEAK? GIZONEN ZEREGINA BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO GIZARTE BAT ERAIKITZEKO
Eguna eta ordua: ekainak 29, larunbata, 15:00etan (Euskadiko ordua)
Norentzat: Euskal Etxeetako kide diren eta kudeaketa-lanak eta jarduerak antolatzen dituzten gizonek.
Izena emateko esteka: https://forms.office.com/e/3PmU67iA8j
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Edozein kontsulta, prest gaude.