
Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – Berdintasunerako Eskola helburu argiarekin sortu zen: berdinzalegoa eta bidezkoagoa den, eta diskriminaziorik gabeko gizarterantz denok batera aurrera egitea. Euskal Etxeen bidez, gaur egun oraindik gizon eta emakumeen benetako berdintasuna lortzea eragozten duten oztopoak suntsitu nahi ditugu.
Aldaketaren partaide izan nahi al duzu? Atari hau da zure abiapuntua. Hemen aurkituko dituzu zure komunitatean berdintasuna sustatzeko tresna praktikoak, ideia inspiratzaileak, prestakuntza, jarduerak eta baliabideak. Gainera, esparru honen inguruko azken berritasunekin, egunean egongo zara.
Sartu, arakatu eta bihurtu zure gune hau. Izan ere, urrats bakoitza da garrantzitsua, eta berdintasuna denon artean eraikitzen dugu.
berdintasuna.euskaletxeak.eus
