Eremu guztietan emakumeen eta gizonen posizioa zein den ezagutzeko bitartekoa da, eta datuak eta informazio estatistikoa sexuaren arabera bildu eta aztertzen da. Horrek edozein gairen inguruko azterketa konparatiboa egitea eta diskriminazioa ikusaraztea ahalbidetzen du, generoaren berariazkotasunak kontuan hartuz. Eskubideen defentsan lan egiten duten nazioarteko erakundeek gomendatzen dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko tresna gisa, besteak beste, guztiontzako aukera-berdintasunaren Europako urtearen ondorioz egin ziren jardueren inguruko Europar Batasuneko Kontseiluaren ebazpenak (2007). Espainian, sexuaren aldagaia estatistika ofizialetako datu-bilketa gehienetan ageri da, baina beste pausu bat egin behar da eta estatistika guztietan genero-ikuspegia sartzeak dakarren zeharkakotasunaren kontzeptua txertatu (M. Pazos).