Emakumeen eta gizonen berdintasuna aldarrikatzen duen pentsamenduaren korrontea da. Feminismoak berezko erreferente teorikoak ditu eta Ilustrazioaren garaira egin behar da atzera.
Berdintasunaren pentsamendua da, edo bestela esanda, pentsamendu politikoaren tradizioa da, eta hiru mende ditu. Europako pentsamenduan berdintasunaren ideia eta herritarrekin zuen harremana lehen aldiz planteatu ziren une berean sortu zen. Gizaki guztien berdintasuna onartuta badago, zer arrazoi dago gizakion erdiek, hau da, emakume guztiek, gizakien kolektibo osoak dituen eskubide berak ez izateko? Galdera hori da pentsamendu feministaren jatorria (A. Valcárcel).
Feminismoak emakumeek gizonen aldean duten gutxiagotasun soziokulturala dakarren sexuagatiko desberdintasuna azaltzen du. Horrek sexuen aukera-berdintasunaren eskubidea aldarrikatzea eta defendatzea dakar. Emakumeen eskubideen aldarriaren abiapuntua historian zehar araudietan eta gizarte-harremanetan emakumeen eskubideek izan duten desberdintasuna izan da. Beraz, feminismoa mundua, boterea eta sexuen arteko harremanak begiratu eta ulertzeko beste modu bat da. Pentsamendua ez da pentsamenduaren korronte monolitikoa; izan ere, hainbat korronte ditu eta denboran zehar eboluzionatzen joan da (www.educastur.princast.es).