• Estrategiak
    • Berdintasuna Euskal Etxeetan: tresnak eta estrategiak
    • Nola landu daiteke emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea nire Euskal Etxean?
    • Zer da indarkeria matxista? Prebentzioaren lanketa
  • Ekintzak
    • Jardunbide Egokiak
    • Gaiak
    • Data interesgarriak
  • Baliabideak
    • Araudia
    • Prestakuntza Euskal Etxeak
    • Euskal Etxeentzako diru-laguntzak
    • Terminoen Glosarioa
  • Gaurkotasuna
    • Agenda
    • Albisteak
  • Kontaktuak
  • EU
  • ES
✕

Feminismoa

  • Berdintasuna
  • Feminismoa
22 de February de 2022

Emakumeen eta gizonen berdintasuna aldarrikatzen duen pentsamenduaren korrontea da. Feminismoak berezko erreferente teorikoak ditu eta Ilustrazioaren garaira egin behar da atzera.
Berdintasunaren pentsamendua da, edo bestela esanda, pentsamendu politikoaren tradizioa da, eta hiru mende ditu. Europako pentsamenduan berdintasunaren ideia eta herritarrekin zuen harremana lehen aldiz planteatu ziren une berean sortu zen. Gizaki guztien berdintasuna onartuta badago, zer arrazoi dago gizakion erdiek, hau da, emakume guztiek, gizakien kolektibo osoak dituen eskubide berak ez izateko? Galdera hori da pentsamendu feministaren jatorria (A. Valcárcel).

Feminismoak emakumeek gizonen aldean duten gutxiagotasun soziokulturala dakarren sexuagatiko desberdintasuna azaltzen du. Horrek sexuen aukera-berdintasunaren eskubidea aldarrikatzea eta defendatzea dakar. Emakumeen eskubideen aldarriaren abiapuntua historian zehar araudietan eta gizarte-harremanetan emakumeen eskubideek izan duten desberdintasuna izan da. Beraz, feminismoa mundua, boterea eta sexuen arteko harremanak begiratu eta ulertzeko beste modu bat da. Pentsamendua ez da pentsamenduaren korronte monolitikoa; izan ere, hainbat korronte ditu eta denboran zehar eboluzionatzen joan da (www.educastur.princast.es).



Zergatik Euskal BERDINTASUNERAKO Eskola?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez da oinarrizko giza eskubidea soilik, mundu baketsua, oparoa eta jasangarria eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat ere bada.

Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – berdintasunerako eskola gaur egun gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak Euskal Etxeen bidez kentzen laguntzeko sortu zen.

Izan ere, gure etxeetatik, gure “Euskal Etxeetatik” aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa agerian uzteko erakundearen printzipioen eta balioen barruan txertatzeko.

Esteka interesgarriak

  • Estrategiak
  • Jardunbide Egokiak
  • Gaiak
  • Data interesgarriak
  • Araudia
  • Euskal Etxeentzako diru-laguntzak
  • Terminoen Glosarioa
  • Agenda
  • Albisteak

 

Creative Commons License   Los contenidos de esta web están bajo una licencia de Creative Commons si no se indica lo contrario.


Sitio web financiado por el Gobierno Vasco

    EU
    • EU
    • ES