berdintasunerako-logo-berria-325berdintasunerako-logo-berria-325berdintasunerako-logo-berria-325berdintasunerako-logo-berria-325
  • Estrategiak
    • Berdintasuna Euskal Etxeetan: tresnak eta estrategiak
    • Nola landu daiteke emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea nire Euskal Etxean?
    • Zer da indarkeria matxista? Prebentzioaren lanketa
  • Ekintzak
    • Jardunbide Egokiak
    • Gaiak
    • Gizonok Berdintasunean
    • Data interesgarriak
  • Formakuntza
    • Prestakuntza Euskal Etxeak
    • Emakunde
  • Baliabideak
    • Kontaktu interesgarriak
    • Araudia
    • Euskal Etxeentzako diru-laguntzak
    • ONU – Emakumeak herrialdeka
    • Terminoen Glosarioa
  • Berriak
    • Agenda
    • Albisteak
    • Berdin Blai
      • Berdin Blai 1. Zk.
      • Berdin Blai 2. Zk.
      • Berdin Blai 3. Zk.
      • Berdin Blai 4. Zk.
  • Kontaktua
  • EU
  • ES
✕

LGTBI

  • Berdintasuna
  • Glosario
  • LGTBI

Lesbianak eta gayak: Heterosexualak ez diren pertsonak, interes emozional, psikologiko, sozial eta sexual nagusiak sexu edo genero berdineko pertsonetara zuzentzen dituztenak, nahiz eta modu irekian adierazi ez. Interes horiek ez dute elkarri lotuta egon beharrik, ez eta pertsona guztietan indar berdina eduki beharrik ere. Hor sartzen dira, testuinguru historikoagatik, haien buruak ‘gay’ baino gehiago, homosexual gisa definitzen dutenak eta, aukera politikoagatik haien burua ‘marika edo ‘bollera’ izendatzen dutenak, gizarteak egin ohi dizkien irainak aldarrikatzeko modu gisa.

Trans: Aterki termino honek emakumeena eta gizonena dela esaten denari buruzko arauetatik ateratzen diren pertsonen bizipenen aniztasuna nabarmentzen du. Generoen sistema bitar honen zurruntasuna erakusten dute arau horiek (Platero, 2014). Hor sartzen dira pertsona transexualak, transgeneroak, trabestiak, genero-identitate aldakorrak, mugikorrak eta sortzaileak dituztenak eta abar. Jaiotzatik esleitu zaien generoa zalantzan jarri duten pertsonak dira, hormonatze-prozesua igaro duten edo ez aintzat hartu gabe, edo generoa berresleitzeko ebakuntza egin duten edo ez aintzat hartu gabe.

Bisexualak: Genero berdineko eta beste genero batzuetako pertsonenganako erakarpen erromantikoa edo sexuala sentitzen duten pertsonak dira. Historian zehar ‘bisexual’ hitzak hainbat adiera izan ditu. Hasieran, gizon eta emakumeekiko erakarpena esan nahi zuen, baina binarismo markatu horrek agerian uzten zuen errealitatea anitzagoa dela. Horregatik, 90eko hamarkadan ‘pansexual’ hitza erabiltzen hasi ziren, edozein sexu edo genero-identitate duen pertsonarekiko erakarpen erromantikoari edo sexualari erreferentzia egiteko. Terminoa aldatzen joan da bisexualek eginiko gogoeten bitartez eta ikuspegi bitar horrekin apurtu dute. Hala, egun ‘bisexual’ eta ‘pansexual’ sinonimotzat har daitezke.

Intersexualak: Sexu anbiguoarekin jaio diren pertsonak dira eta zaila da femenino edo maskulino kategorietan sartzea, horrela, zalantzan jartzen du sexuen binarismoa. Gure gizarteak —zisheteropatriarkalak— benetako sexu bakarra erakustea eskatzen digu, dagokion generoarekin eta —arra/maskulinoa; emea/femeninoa— heterosexualitatearen arau naturalari doitutako sexualitatearekin (Gregori, 2015). Pertsona intersexualak egoteak erakusten du, alde biologikotik, sexuen aniztasuna dagoela eta maskulinoaren eta femeninoaren arteko bereizketa ez dela hain argia. Termino biologikoetan, baiezta daiteke, sexua continuum zabal eta infinituki malgua dela, eta gainditu egiten dituela maskulino/femenino kategorien mugak (Fausto – Sterling, 1993). Bi sexuen arauari erronka jo nahi badiogu, onena da pentsatzea bi sexu/bi genero/bi sexualitate koherentzia desegin egin dela (Gregori, 2015). Azken finean, pertsona intersexualek arazotsu bihurtzen dituzte jaiotzean egiten diren sexu-esleitzeak, eta gure sexu-genero sistemara aldatzeko erronkak planteatzen dituzte.

Zergatik Euskal BERDINTASUNERAKO Eskola?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez da oinarrizko giza eskubidea soilik, mundu baketsua, oparoa eta jasangarria eraikitzeko funtsezko oinarrietako bat ere bada.

Euskal BERDINTASUNERAKO Etxeak – berdintasunerako eskola gaur egun gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak Euskal Etxeen bidez kentzen laguntzeko sortu zen.

Izan ere, gure etxeetatik, gure “Euskal Etxeetatik” aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa agerian uzteko erakundearen printzipioen eta balioen barruan txertatzeko.

Esteka interesgarriak

  • Estrategiak
  • Jardunbide Egokiak
  • Gaiak
  • Data interesgarriak
  • Araudia
  • Euskal Etxeentzako diru-laguntzak
  • Terminoen Glosarioa
  • Agenda
  • Albisteak

 

Creative Commons License   Los contenidos de esta web están bajo una licencia de Creative Commons si no se indica lo contrario.


Sitio web financiado por el Gobierno Vasco

EU
  • EU
  • ES